A8an, Iurreta parean, 225 kilometro orduko abiaduran joategatik Ertzaintzak gizonezko bat inputatu du

Maialen Zuazubiskar 2020ko urt. 13a, 13:21
Argazkia: Lehior Elorriaga

A8an Ertzaintzak jarritako abiadura kontrol baten detektatu zuten 54 urteko gidariak egindako arau-haustea.

120 kilometro orduko toki batean 225 kilometro ordura joateagatik 54 urteko gizonezko bat inputatu du Ertzaintzak. Ohar bidez jakitera eman dutenez, gertakaria atzo iluntzean gertatu zen, 19:50 inguruan. Ertzaintzak A8an, Iurreta parean, jarritako abiadura neurtzeko kontrol batean harrapatu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!