Lemoara joan da Iurretako futbol torneoa

Joseba Derteano 2019ko abe. 28a, 19:16
Lemoa Harrobi taldeko gazteak txapeldunaren garaikurrarekin.

Kimu mailako zazpi futbol taldek Jose Cerezo Gabon Torneoa lehiatu dute gaur goizean Larrakozelai futbol zelaian.

Ezustekoa emanda, Lemoa Harrobi taldea geratu da txapeldun. Baskoniari irabazi dio finala. Gertasport sailkatu da hirugarren eta Amorebieta laugarren. Erandio, Montefuerte eta Arratia taldeek ere parte hartu dute.

Gertasport klubak antolatu du futbol torneoa, Iurretako Udalaren eta Cafes Baqueren laguntzarekin. Ekimenaren helburuetako bat gazte mailetan euskararen erabilera sustatzea zen.

Baskoniako jokalariak:

Gertasporteko jokalariak:

Amorebietako jokalariak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!