Amilburuko jolasgunea berritu dute

Anboto 2019ko abe. 20a, 16:22

Jolasgune berriak 290 metro koadro hartzen ditu, guztira. Jolasak eta lurzorua aldatu dira, hainbat kolore erabiliz eta segurtasuna bermatuz, udal arduradunek azaldu dutenez. Iurretako Udalak 71.000 euroko erabili ditu horretarako.

Zortzi joku jarri dituzte adin guztietara zuzenduta, gogoratuz umen txikiak guraso eta zaintzaileen gainbegiratzearekin jolastu dezaketela. Txintxaunak, etxetxoak tunelekin, tirolina, saskia duen txintxauna, txirrista eta lurreko joku bat daude, jolasgune berrituan..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!