Iurretako Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun plana aurkeztuko dute

Aitziber Basauri 2019ko abe. 16a, 10:26

Planaren garapenerako emandako lehen pausoak azalduko dituzte, abenduaren 17an, 19:00etan, Ibarretxe kultur etxean. 2020ari begira garatu beharreko egitasmoak ere argituko dituzte, talde eragileen egiturak eta funtzionamenduak aztertuz.

Iurretako Udalak 2019ko urte hasieran onartu zuen Iurretako Emakume eta Gizonen arteko I. Berdintasun plana. Lau urteko epealdia du horrek, 2019tik 2023ra bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!