76 lagunek eta 6 txakurrek amaitu dute Zaldai mendi erronka

Maialen Zuazubiskar 2019ko abe. 13a, 20:08

Gaur iluntzean egin dute sari banaketa Iurretako Askondoko aterpetan.

Hamar urte joan dira Iurretako Zaldai taldea sortu zenetik, eta ekimen sorta prestatu dute hori ospatzeko. Astean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte, eta gaur esaterako Zaldai mendi erronka bete dutenak saritzeko gala egin dute. Mendizaleek urtebete izan dute Zaldaitik proposatutako mendi guztietatik 10 igotzeko, eta erronka lortu duten 76 lagun eta 6 txakurrei saria eman diete. 

Bihar goizean, Basatzen mendi bizikleta martxaren hirugarren aldia egingo dute, eta arratsaldean, Gallandara igoko dira. Helburua Gallanda tontorra argiztatzea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!