Elkartasun Azoka antolatu du Anderebide elkarteak

Anboto 2019ko abe. 11a, 13:41

Jostailuak, txiki eta helduentzako askotariko arropak, imitaziozko bitxiak, liburuak.... jarri dituzte salgai Ibarretxe kultur etxean. Abenduaren 13ra bitartean egongo da azoka zabalik, 09:00etatik 12.30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Askotariko objektuak prezio ez-ohikoan erosteko aukera eskaintzen du,  aurten, zazpigarren aldia izango dute Iurretako Elkartasun Azokak. Iurretarrek eurek emandakoak izaten dira salgai jartzen dituztenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!