Eneko Barroeta ‘Barru’-k eta Arrizen Sagarduyk Maroc Challenga irabazi dute euren kategorian Panda auto batekin

Joseba Derteano 2019ko abe. 8a, 09:00
Eneko Barroeta eta Arrizen Sagarduy garaipena ospatzen. (Argazkia: @Kfoto.es)

Sei etapatan 2.000 kilometrotik gora egin dituzte Marokon zehar Barroeta eta Sagarduy iurretarrek.

Fiat Panda bat gidatu dute eta txandatu egin dira bolantean. Proba honetan parte hartzen zuten hirugarren aldia izan da aurtengoa. Aurreko bietan bigarren tokian geratu ziren. Aurten irabazi egin dute 1.300 zilindradatik beherago kategorian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!