Australiako Ironman proban bederatzi ordutik beherako denbora egin du Gurutze Fradesek; hirugarren amaitu du lasterketa

8 ordu 49 minutu eta 41 segundoko denbora egin du kirolari iurretarrak Busseltoneko (Australia) proban. Estatu espainiarreko emakumezko kirolari batek 9 ordu azpiko denbora egin duen lehenengo biderra da Fradesen arabera. 

Iurretarrak hirugarren postuan amaitu du lasterketa, eta 2020ko Hawaiiko (AEB) lasterketarako txartela lortzeko aurrerapauso handia eman du. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.