Iurretako kofradietako juntakideetako bi emakumezkoak izango dira, lehenengoz

Anboto 2019ko abe. 1a, 18:17

Belaunaldi aldaketa eman da kofradien batzarrean, izan ere, juntakideen erdia, sei, berriak dira. Horietako bi emakumezkoak izango dira, historian lehenengoz. 

Alaitz Gerediaga Iurretako kofradiako juntakidea izango da, eta Goiuri Sopelana, ostera, Santa Mañakoa. Datozen lau urteetarako hainbat erronka dituzte Iurretako kofradiek, eta behar horiei erantzuteko asmoz egin dira aldaketak.

Sei kofradiatan dago banaturik Iurretako auzoetako udal antolaketa: Iurreta, San Markos, Santa Maña, Goiuria, Orozketa eta Fauste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!