Klima aldaketaren aurrean konprosimo zehatzak hartu ditu Iurretako Udalak

Anboto 2019ko aza. 28a, 11:37

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek Kilma aldakeran aurkako konpromiso zehatzak hartzen dituen adierazpen instituzionala adostu dute. Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, udal politikak gai horrekin lerrokatzea da helburua, "katastrofismoan jausi gaber". Nabarmendu du Iurretako Udala ari dela horretan. EH Bilduren berbetan, estrategia desberdinak garatzen jarraitzeko oinarri bat adostea izan da helburua. Biek bozkekin onartu da idatzia. PSE-EE ez zen atzoko udalbatzarrean egon.

 

Honako konpromiso hauek adostu ditu Iurreta Udalak:

  • Larrialdi klimatiko egoera deklaratzea.
  • Jaurlaritzari eta beste erakunde guztiei eskatzea bakoitzak bere eremuan planak eta politikak egin ditzatela, 2050 baino lehenago Euskadiko Autonomia Erkidegoan karbono isurietan neutraltasuna lortzeko eta esfortzu gehigarriak egin ditzatela data hori 2040.urtera aurreratzeko.
  • Iurretako Udalak, bere eskumenen baitan, aldaketa klimatikoari aurre egiteko politika eraginkorrak garatzeko konpromiso irmoa adierazi du, orain arte egin duen moduan.
  • Aldaketa klimatikoa eragiten duten udal eskumeneko faktore guztien inguruko diagnosi bat eta  Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren Legearen garapena udalerrira egokitzeko hurbilpen lan bat egitea 2020 urtean, orain arte egin diren ikuskaritza energetikoak gaurkotzeko.
  • Udalerriko egoeraren diagnosia kontuan hartuta, larrialdi klimatikoari aurre egitea helburu duen plangintza herritarrekin adostea parte-hartze prozesu zabal baten bitartez. Plangintza hori aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabideak bermatzeko konpromisoa hartzen du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!