Kirola egiteko, eta, musika eta euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzak emango dituzte Iurretan

Anboto 2019ko aza. 27a, 14:08

Iurretako Udalak 22.000 euroko bideratuko ditu kirola egiteko, eta, euskara eta musika ikastaroak egiteko diru-laguntzak emateko. Iurretarrek abenduaren 5era bitartean egin dezakete eskaria laguntzak lortzeko, Herritarren Arretarako Zerbitzuan.

Kirola egiteko beste herri bateko udal instalazioetara joaten diren iurretarrek jaso ahalko dute diru-laguntza, eta herri horretan erroldatuta daudenek ordaindu behar duten tarifa eta erroldatuta ez daudenek ordaindu behar dutenaren arteko aldea ordainduko du Iurretako Udalak.  Horretarako 11.000 euro gorde dira. Erizpide berdina erabiliko da 2019an zehar eta herritik kanpo musika ikastaroak egiten dituzten iurretarrentzat. Kasu horretan, 9.000 euro gordeko dira.

Azkenik, euskara ikastaroko matrikulak duen kostuaren %50a izango da 2019an euskara ikasten ibilitakoek lortu ahal izango dute laguntzaren zenbatekoa. Horretarako 2.000 euro gorde ditu udalak.

Ikastaroa egin den ikastetxearen ziurtagiria aurkeztu beharko da gutxienez ikastaro orduen %80ra joan dela ziurtatzeko, eta 2018/2019 ikasturtean udalerrian erroldatuta egon behar da (2018ko irailaren 1etik 2019ko ekainaren 30ra bitartean).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!