Udalarekin harreman zuzena bideratzeko auzo plataforma sortu gura dute Iurretan

Aitziber Basauri 2019ko aza. 27a, 12:30

Herritarrak ordezkatuko dituen plataforma bat sortzeko deia egin dute Yerai Alvarok, Yusenka Sernak eta Oihana Sanchezek.

Bizilagunen interesak defendatzea eta udalaren eta herritarren artean komunikazio kanal zuzen bat sortzea da helburua. "Udalarekiko desengainua orokorra da, eta herritarren laguntzagaz herrian dauden arazoak ezagutu gura ditugu", dio Alvarok. Asteon informazioa banatzen dabiltza herrian. Bihar ere egongo dira, baita abenduaren 2an, 3an eta 4an ere ipiniko dute mahaia, 17:00etatik 19:00etara

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!