Auto pilaketak daude A-8 autopistan, Donostiarako noranzkoan, auto batek su hartu ostean

Joseba Derteano 2019ko aza. 21a, 15:39
Irudia: @trafikoaEJGV

Hiru erreietatik bi itxita daude Iurreta parean.

Gaur, 15:10 inguruan, Citroen C4 Picasso markako auto batek matxura bat izan du eta horren ondorioz autoak su hartu du. A-8 autopistan gertatu da, Donostiarako noranzkoan eta Iurreta parean. Gidaria onik irten da eta ez dago zauriturik, baina autoa “kiskalduta” geratu dela informatu du Ertzaintzak.

Une honetan hiru erreietatik bi itxita daude Donostiarako noranzkoan, eta errei bakarretik ari dira trafikoa bideratzen. Ondorioz, auto pilaketak daude.

Autoa bazter batean dago eta suhiltzaileak lanean ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!