Behorrak irabazi du Harriti giza proba taldearen kontrako erakustaldia

Joseba Derteano 2019ko aza. 18a, 16:26

Harri banari tiraka herri kirol erakustaldia egin zuten atzo Iurretan.

Alde batean, Harriti giza proba taldeko zortzi emakume, 500 bat kiloko harriari tiraka. Bestean, Arabako zaldi proba txapelketa hainbat bider irabazi duen behorra, 900 kiloko harria mugitzen. 15 minutuko lanean, behorrak 48 plaza pasatxo egin zituen. Denbora berdinean 33 eman zituzten Harritiko kideek.

Erakustaldia Iurretako Heki elkarteak antolatu zuen atzo Iurretan, herri kirolak sustatzeko helburuarekin. "Berez behorrari, zuen pisuagatik, kilo gehiago mugitzea egokitzen zitzaion, baina, azken batean, inportanteena ez zen batak edo besteak irabaztea, baizik herri kirola eta giza probak sustatzea. Erakustaldi bat izan zen", adierazi du Jon Iñaki Etxano Heki-ko kideak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!