Iurretako Gertasportek 2.890 euro batu ditu Aspanovas elkartearentzat

Anboto 2019ko aza. 11a, 15:29

Iurretako Gertasport Kirol klubak, Iurretako Udalarekin elkarlanean, Futbol Festaren hirugarren edizioa antolatu zuen irailean eta orduan batutako dirua Aspanovas elkarteari eman diote.

Gaur goizean eman diote dirua Aspanovasi, Bizkaian minbizia dute haurrei laguntzen dien elkarteari. Bertan, Iñaki Totorikaguena herriko alkateaz gain, Nerea Rebolledo Gertasporteko ordezkaria eta Aspanovas elkarteko Ainhoa Fernandez eta Sara Enriquek hartu dute parte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!