Zortzi piezako ordubeteko emanaldia eskainiko du bikoteak, 19:00etatik aurrera. Bigarren emanaldia azaroaren 15ean izango da. Xixili Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du 19:00etatik aurrera.
Azaroaren 28an emanaldi bikoitza egongo da Ibarretxen. Goizean, 11:30eatik aurrera, Juan Orobiogoitiako ikasleentzako 'Peer Gynt'-en oinarrituriko musika ikuskizuna egongo da. Zikloa ixteaz Durangoko Gehi Zazpi biolontxelo taldea arduratuko da.
Doako sarrera
Ikuskizun guztietarako sarrerako doakoak izango dira. Hala ere, gonbidapenak aurretik jaso beharko dira, kultur etxean bertan.