Zelai bete gaztetxogaz denboraldi berriari ekin dio Gertasport klubak

Anboto 2019ko urr. 28a, 09:31

Asteburuan egin dute ikasturte berrira begirako aurkezpena.

Gaztetxoen formazioan espezializatuta dagoen Iurretako futbol klubak denboraldi berriari begirako aurkezpena egin du asteburuan. Koikili Lertxundi Athletic-eko futbolari ohiak ere parte hartu zuen ekimenean.

126 gaztetxorekin hasi dute ikasturtea. Euretatik zortzi neskak dira. Neska berriak batzea eta hurrengo denboraldira begira nesken talde bat sortzea dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!