Aimar Morgaetxebarria zornotzarra beste txapel baten atarian dago

Anboto 2019ko urr. 24a, 13:35
Aimar Morgaetxebarria Cafés Baqué txapelketa irabazi ostean. (Argazkia: Facebook: Lagun Onak)

Barikuan II. Euskal Kopa Cafés Baqué Txapelketako finala jokatuko du Iurretako Olaburu pilotalekuan.

Zornotzako Lagun Onak taldeko Aimar Morgaetxebarria pilotaria sasoian dago. Urri hasieran Cafés Baqué txapelketa irabazi zuen Iurretan. Barikuan, toki berean, beste txapel bat eskuratu dezake. Oraingoan Euskal Kopako finala jokatuko du Iker Amiano gipuzkoarraren kontra. Kadeteetan Arkaitz Eskuza bizkaitarrak eta Eñaut Lizeaga gipuzkoarrak neurtuko dituzte indarrak.

Finalak barikuan, 19:00etan, hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!