Mugimendu feminista Durangaldean

Dibertsifikazioa talde bakarrean

Ekaitz Herrera 2019ko urr. 21a, 11:00

Belaunaldien arteko oreka

Anderebide

Sorrera urtea: 2009

Helburu nagusia: Emakumeen egoera plazaratzea, jendaurrean ahotsa hartzea eta erreferentziak sortzea.

Izaera: Iurretako herritar guztientzat erabilgarria izan gura duen elkartea da. Feminismoaren baitan dauden korronteek askotariko mezuak plazaratzen dituztela oinarri hartuta, ekintzak eta jarrerak dibertsifikatzeko hautua egin  du elkarteak.

Ekintzak: Plano bitan bereizi litezke. Batetik, kide helduagoei begirako ekintzak daude. Formakuntza tailerrak, osasun fisikoari buruzko lantegiak, psikologia zerbitzua eta zoru pelbikoa lantzeko ikastaroak. Gazteagoei begira, autodefentsarako ikastaroak ere antolatzen dituzte. Elkarretaratze eta protestak egiten dituzte data seinalatuetan.

Etorkizuneko erronka: kide gazteagoak biltzea.

Partaide kopurua: 118 inguru.

Bilera maiztasuna:eguenero, Goiuri kultur gunean

Kontaktua: anderebide@gmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!