"Ikuspuntu desberdinak partekatzeko aukera izan dugu, eta piloa ikasi dut"

Aitziber Basauri 2019ko urr. 15a, 10:00

Korri, Kuru, korri! lanagatik Euskadi Saria eman diote Patxi Zubizarretari, Haur eta gazte literaturako lanen atalean, eta epaimahaiko kideetariko bat Ziortza Onaindia iurretarra izan da, ALDEE (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkarteko ordezkari lez.

Lehenengoz egin du lan hori eta oso esperientzia aberasgarria izan dela dio. "Ikuspuntu desberdinak partekatzeko aukera izan dugu, eta piloa ikasi dut. Asko irakurtzera derrigortu gaitu eta polita izan da", gaineratu du.

Idazlearentzat "pizgarri handia" izanik, ardura handia izan dela onartu du iurretarrak: "Baina sortutako zalantza txikiak konponduta, argi izan dugu saritua". Idazleak kontakizunari eman dion "egitura narratibo aberatsa" saritu du epaimahaiak. Diotenez, "erreferentzia kultural aberatsak oharkabean eskaintzen dizkigu, euskal kulturaren parte direnak ere hari horretara maisuki ekarriz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!