200 dantzaritik gora batu dira Iurretako Urrijenan

Jone Guenetxea 2019ko urr. 12a, 14:39

Bost urterik behin belaunaldi guztietako dantzariak Urrijenan elkartzen dira Iurretan. Gaur izan dute hitzordua. Lehenengoz emakumeek dantzari dantzan parte hartu dute.

Goizean kalejiran zeharkatu dute herrigunea. Ondoren, Iurretako plaza txilinen doinuek girotu dute. Bi orduko saioan 200 dantzaritik gora batu dira. 65 urtetik gorako dantzariak omendu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!