Tailerrak, zinema edota euskaraokea izango dituzte Etxegon, udazkenean

Aitziber Basauri 2019ko urriaren 8a

Udazkenari begira ekitaldi sorta antolatu dituzte Iurretako Etxegon gazteentzako. IUGazte programaren barruan prestatutako egitaraua abenduaren 20ra arte luzatuko da. 

Musika, sukaldaritza eta makillaje tailerrak, ping- pong txapelketak, zine emanaldiak eta euskaraokea egongo dira Etxegon, barikuero, 17:00etatik 20:30era bitartean. 

Urrian zehar, sukaldaritza tailerrra, zinema eta beldurrezko makillaje tailerra egongo dira. Azarorako, bestalde, Just Dantz & Euskaraokea, sukaldaritza tailerra eta ping-pong txapelketa antolatu dituzte; zinema ere bai. Abenduan, sukaldaritza eta truke azoka izango dituzte Etxegon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!