Ingurugiroa eta Euskadi 2030 estrategia energetikoaren aldeko apustua berretsi du udalak bi auto elektriko hauek eskuratuta. Udal arduradunek azaldu dutenez, neurri berri hau azkenengo urteetan Iurretako arlo honetan egindako beste jarduera batzuei gehituko zaie: geometria erabiltzea udal instalazioetan, LED argiteria jartzea...
Auto bakoitzaren alokatzearen zenbatekoa 663,63 eurokoa da, hilean, eta, ibilgailuen karga Ibarretxe kultur etxearen behealdean dagoen garajean egingo da.