Nekazari eta artisauen azoka Olaburun izango da aurten

Aitziber Basauri 2019ko ira. 25a, 12:42

Aurten, Nekazaritza eta Artisautza Azokak 21. aldia egingo du. Antolatzaileek Andaparapetik Olaburura lekualdatzea erabaki dute, plazako jai guneagaz lotura indartzeko eta Andaparapeko aparkalekuak erabilgarri mantentzeko. Olaburu kalea "atseginagoa" izan daitekeela uste dute antolatzaileek. "Oinezkoentzat berriztutako gunea dugu orain, eta azokak lotura handiagoa izango du plazagaz ", adierazi dute.

Begiratoki berria eta karrajua baserriko produktuen erakustokiak eta umeentzako jolasak egokitzeko erabiliko dituzte. Artisauek, bestalde, udaletxearen alboan izango dute lekua. Frontoiaren alboan txosna bat ipiniko dute, eta, eguerdian, txahal okelaren pintxoak banatuko dituzte. Azken urteetan lez, azokak baserriko produktuen hogei ekoizle eta zortzi artisau batuko ditu, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!