Aurten, Hesian talde nafarra etorriko da Iurretara. Urriaren 5erako antolatu duten kontzertuan kartelburu izango da iaz zazpigarren diskoa kaleratu zuen taldea. Egun horretan, Oxabi taldea ere igoko da oholtzara. Goizaldera arteko ondorengo orduak Dj Bullek girotuko ditu, Aita San Migel plazan. Aldi berean, Askondon, Los Otros taldeak 70eko eta 80ko hamarkadetako musika ekarriko du gogora. Bezperan, urriaren 4an, Nebrashka, Dube eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeek kontzertua eskainiko dute.
San Migel egunak, bestalde, erromeria doinuak ekarriko ditu Iurretara. Irailaren 28an, Luhartz taldeak girotuko du Aita San Migel plaza. Ondoren, Dj Ainhoa jardungo da musika ipintzen. Askondon, Rocio Durcali gorazarre egingo diote. San Migel egunean, Errebal taldeak alaituko du plazako giroa.
Bertso jaialdia
Bertsozaleek urteroko zita izaten dute Iurretan, eta aurten ere egongo da saioa. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Txaber Altube ariuko dira bertsotan, frontoian. Maite Berriozabal izango dute gai jartzaile.