Gazteentzako 'Paperezko Hegoak' irakurketa klubak iaz eduki zuen arrakasta ikusita, aurten eskaintza DBH osora zabaltzea erabaki dute bibliotekan, eta hirugarrenez Booktuberoom lehiaketan parte hartuko dute Juan Orobiogoitia institutuarekin elkarlanean.
Biblioteka inklusiboaren aldeko urratsak ematea da bibliotekaren beste erronketako bat. Horretarako, kolektibo desberdinekin egingo dituzte irakurle klubak, besteak beste, 55 urtetik gorako lagunekin, edota osasun mentaleko eguneko ospitaleko erabiltzaileekin.
Maker liburutegia
Iurretako bibliotekaren beste erronketako bat, hau Maker liburutegi bilakatzea da. Horretarako, gune bat ahalbidetu dute. "Artisautzari eta sorkuntzari tarte egiteko espazio bat izango da, esperientziak partekatzeko" azaldu du Ziortza Onaindia bibliotekako arduradunak. Donostiako Tabakaleraren eredua jarraitzea da asmoa.