100 urte bete dira Handley Page hegazkinak Iurretako artasoro batean lur hartu zuela

Jone Guenetxea 2019ko ira. 10a, 14:05
Gerediaga elkartea. Astola.

Hegazkina gasolinarik barik geratu zen eta ahal izan zuen lekuan lur hartu zuen.

Mr. Foot izeneko gizon batek gidatzen zuen hegazkina. Beragaz, mekanikari ingeles bi eta Portugalgo militar bi zihoazen. 1919ko irailaren 8an, Iurretako Pagueta baserriko bizilagunek ezin zuten imajinatu ere egin bizi izango zutena. Gasolinarik barik geratu zen Handley Page hegazkinaren pilotuak euren artasoroa ikusi zuenean, larrialdietako lurreratzea egitea erabaki zuen. Gasolinarik barik gelditu zen, eta ez ei zuen beste aukerarik ikusi. Ez zen inor zauritu. 

Hainbat herritar gerturatu ziren Santa Apoloniako landa hartara, hegazkinak sortu zuen ikusminaren adierazle. Ez zen gutxiagorako. Landak 75 metroko luzera eta 30 metroko zabalera zituen. Hegazkinak 18 lagun garraiatzeko lekua zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!