Barrakak Paduretako aparkalekuan ipiniko dituzte aurtengo sanmigeletan

A.B. / E.H. 2019ko ira. 9a, 14:37

N-634 errepidean egiten ari diren lanak direla, barrakak lekuz aldatzea erabaki du Iurretako udalak. 

Errepidean beharrean dabiltzan langileen  etxolak eta eraikuntza materiala daude orain arte barrakak jarri izan diren arloan, eta  azken hauek "toki egokiago batera" eramango dituzte Iñaki Totorikaguena alkateak jakitera eman duenez.

Irailaren 26tik urriaren 6ra bitarte egongo dira "gutxi gorabehera" barrakak Iurretan, sanmigelak direla-eta. Paduretako aparkalekuaren heren bat hartuko dutela aurreikusten du alkateak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!