Iurretaren lehen aipamen historikoa ospatu dute hainbat herritarrek

Ekaitz Herrera 2019ko abu. 26a, 13:35
Gazta eta ardoa debalde banatu dute ospakizunean

Gaur bete dira 947 urte Iurretaren lehen aipamen historikoa egin zenetik. Kalean batu dira hainbat iurretar egun hura ohoratzeko. Ardoa eta gazta debalde banatu dute Dantzari kalean jarritako postu inprobisatuan. 

Ospakizunaren erdian egon da Jon Irazabal iurretarra eta Gerediaga elkarteko kidea. Gogora ekarri duenez, “Iurretaren lehen aipamen historikoa 1072ko abuztuaren 26koa da.  Nafarroako errege Antso IV.ak Amatzako San Martingo ermita oparitu zion Donemiliaga Kukulako (Errioxa) monastegiari".

Zubiaurre kalean jarritako postu inprobisatuan, ardoa eta gazta debalde banatzeaeri ekin diote herritarrek. “Gaurkoa barrabaskeria txiki bat da. Hiriek badute sorrera data bat; guk ez. Beraz, gure herriaren lehen aipamen historikoa gogoratzea erabaki dugu. Gainera, oporretan ez gara inora joan, bertan gelditu gara. Horrenbestez, batu eta mokadu bat jateko aitzakia baino ez da gaurkoa”, azaldu du Irazabalek barrez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!