"Jai batzordeko batzuk 34 urte daramatzagu jaiak antolatzen", azaldu dute antolatzaileek, gaur, Santiago egunez. Meza, dantzariak, bertsolariak eta auzo bazkaria izan dira egitaraua osatu duten ekitaldiak. Esperantza hurrengo belaunaldiengan jarri dute. "Gazteagoek lekukoa hartzea gura genuke", azaldu dute jai batzordeko kideek.