Iurretarrek zabalik dute bizikleta garbitzeko gunea

Aitziber Basauri 2019ko uzt. 11a, 13:31

Iurretarrek erabiltzeko prest dute bizikletak garbitzeko gune berria, Ibarretxe kultur etxearen ondoan. EH Bilduk proposatutako egistasmo bat da. Bizikleta bi garbitzeko tokia egokitu dute, mangera bikoa. Gunea erabiltzeko, 16 urtetik gora izan behar dira eta herrian erroldatuta egon behar da. 

Kultur etxean eskaria beteta, giltza pertsonal eta besterenezina emango zaio erabiltzaleari. Gunea egunero egongo da erabilgarri, 24 orduan. Hori dela eta, Iñaki Totorikaguena alkateak eta Liher Aiartzaguena EH Bilduko zinegotziak "erabilera arduratsua" eskatu dute. 15.000 euroko inbertsioa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!