Zapatuan trikiti jaialdia egingo dute Iurretako Amatza auzoan

Aitziber Basauri 2019ko uztailaren 5a

Asteburuan trikiti doinuak izango dira nagusi Iurretako Amatza auzoan. 5. Trikitixa Jaialdia ospatuko dute zapatuan, aurreko urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Aurten, arratsaldean barik, eguerdian izango da, 12:00etan. 

San Martin jaien barruan antolatu dute jaialdia, eta honako trikitilari hauek arituko dira jotzen: Roberto eta Miren Etxebarria; Mirari, Aintzane eta Zaloa; Jokin San Jose eta Zuriñe Gonzalez; Ruben Isasi eta Argibel Euba; Martin eta Olaia; eta Hegoi eta Ainara Petite. Ondoren, bazkaria egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!