[BIDEOA] Donien Atx berria basotik herrira garraiatu dute Iurretan

Jone Guenetxea 2019ko eka. 24a, 14:54

San Andres auzotik (Iurreta) frontoira eramateko Durangoko herrigunea zeharkatu behar izan zuten atzo. 

26 metro inguruko luzera duen haritz amerikarra hainbat lagunen artean garraiatu zuten Iurretako San Andres auzotik frontoira. Bide horretan, Durangoko herrigunea zeharkatu zuten.

Iurretarrek azaldu dutenez, orain arbola sikatzen utziko dute. Azala kendu eta tratamendua emango diote ez usteltzeko. "Baliteke Donien Atx berri hau datorren urtean edo hurrengoan jasotzea". Izan ere, Iurretako jaiei hasiera eta amaiera ematen dien Donien Atx zaharrak 25 urtetik gora ditu. Horregatik, hurrengoa prestatzen hasi dira dagoeneko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!