Iurretako Kalez Kale 2019: Xixilipurdi, Eflirkoa Collectif, Zanguango, Barsanti...

Aritz Maldonado 2019ko eka. 10a, 11:43

Ekainaren 13tik 16ra bitartean ospatuko da Iurretako Kalez Kale antzerki jaialdia. 

Zazpi emanaldi egongo dira ikusgai. Aurten ere Deabru Beltzak antzerki konpainia arduratuko da koordinazio lanez. Bertako zuzendari Garbitxuk ekimenaren garrantzia azpimarratu du aurkezpenean. "Euskal ekoizpenekin egiten den kale antzerki jaialdi bakarra da hau Euskal Herrian. Iurreta bezalako herri batentzako esfortzu handia da, baina merezi du". Hamahirugarren edizioa da aurtengoa. Pili Jimenez kultura teknikariaren arabera, 450 aktorek baino gehiagok antzeztu dute Iurretako kaleetan, eta guztira 82 antzerki konpainiek parte hartu dute jaialdian. 

Zazpi emanaldiak doakoak izango dira, eta euria eginez gero, Askondoko karpan egingo dira.

EGITARAU OSOA:

EKAINAK 13:

- 18:30ean: Xaxilipurdi. 'Salam'

EKAINAK 14:

- 18:00etan: Funes Troup. 'Aukerak'

- 19:30ean: Eflirkoa Collectif. 'Echos'

- 20:00etan: Zanguango. 'Al Otro Lado'

EKAINAK 15:

- 19:00etan: Hortzmuga. 'Femmes'

- 20:00etan: Barsanti. 'Kale Gorrian'

EKAINAK 16:

- Tor magoa. 'Amarru'

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!