Iurretako gazte mailako sokatira jardunaldian nafarrak nagusi

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 5a, 09:24

Bizkaiko federazioaren ekimenez, Iurretako Heki herri kirol elkarteak sokatira jardunaldia antolatu zuen joan zen asteburuan. 

Irabazleak Nafarroako Andra Mari taldeko kideak izan ziren, bigarren postua Goiherri taldearentzat izan zen eta hirugarrena Abadiñoko taldearentzat. Iurretako Heki taldeko tiralariak, berriz, bosgarren postua lortu zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!