N-634an egiten dabiltzan lanen ondorioz "hainbat istripu" egon direla eta neurriak hartzeko eskatu dio EH Bilduk udalari

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 4a, 19:15

N634 errepide nagusia zeharkale bihurtzeko lanak egiten dabiltza Iurretan. 

EH Bilduko kideek ohar bidez jakitera eman dutenez, N-634 errepideko lanek trafiko arazoak sortzeaz gain, "hainbat istripu" eragin dituzte. "Errepidea estututa dago lanen ondorioz, eta horrek txirrindularien ibilera askoz ere arriskutsuago bihurtu du", esan dute EH Bilduko kideek. 

Hori horrela, eta istripuak sahiestu asmoz, udalari ahalik eta azkarren beharrezko neurriak hartzeko eskatu diote EH Bilduko kideek. "Gutxienez txirrindulariek ibilbide arriskutsu hau saihestu dezaten ohartarapenak jartzeko eskatzen diogu udalari", bukatu dute koalizio suberanistako kideek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!