Olaburuko lurpeko pasabidearen hobetze lanak amaitu dituzte

Anboto 2019ko eka. 3a, 13:16

Hegoaldeko horma taula fenolikoz estali dute zortzi kolore berorekin eta grafiti kontrako ezaugarriekin. Bigarren faseko lanak dira orain amaitu dituztenak, eta 37.980 euroko aurrekontua izan dute. 

Lehenengo fasean, LED argiak jarri zituzten, argiztapena hobetuz. Bestalde, iparraldeko hormatik ura ez sartzeko, hormari lotuta aluminiozko egitura bat jarri zen hainbat koloretako taula fenolikoz estalita. Pasabidearen goiko aldea ere margotu zuten, horrela "argitasuna" eta "garbitasuna" irabazteko. Autoek eta oinezkoek erabiltzen dute lurpeko pasabide hori, aita San Migel plaza eta Bixente Kapanaga kalea lotzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!