Mungiako gazteekin egindako talde berria Iurretako sokatira jardunaldian

Joseba Derteano 2019ko eka. 1a, 10:00

Gazteekin osatutako taldeen sokatira jardunaldia antolatu dute domeka goizerako, Iurretako pilotalekuan.

 Bizkaiko federazioaren ekimenez, Iurretako Heki herri kirol elkarteak antolatu du. Orain hilabete Abadiñon izan zen jardunaldiagaz alderatuta, nobedadeak izango ditu. Batetik, Mungiako Larramendi ikastolan sortu duten talde berri bat etorriko da. Bestetik, Nafarroako talde bi ere gonbidatu dituzte: Berriozar eta Andra Mari. Eurekin batera, Abadiñoko eta Iurretako taldeak ere arituko dira, besteak beste 11:30ean hasiko da ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!