Jolien D’Hoore belgikarrak irabazi du Emakumeen Birako lehenengo etapa

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 22a, 18:32

Belgikarra da Emakumeen Birako lehenengo liderra. 

Gaur eman diote hasiera 32. Emakumeen Birari. Iurretan hasi eta amaitu den etapan Boels Dolmas taldeko Jolien D’Hoorek bere dohaiak erakutsi ditu esprintean eta lehenengo tokian zeharkatu du helmuga.

Belgikarraren atzetik, Sofia Bertizzolo eta Gracie Elvin sailkatu dira, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren tokietan. 

Euskaldunei dagokienez, Ane Santesteban errenteriarra izan da etapako lehenengo euskalduna eta Bizkaia-Durangoko Sandra Alonso etapako gazteena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!