Argazki lehiaketa abiatu du Zaldai Mendi Taldeak

Joseba Derteano 2019ko api. 9a, 13:00
Zaldi Mendi Astearen barruan emango dituzte sariak. Irudietan, Zaldaiko iazko mendi erronka amaitzea lortu zutenen familia argazkia.

Mendiari, naturari eta ingurumenari buruzko irudiak aurkeztu daitezke.

Iurretako mendi taldearen 10. urteurreneko ekintzen barruan, argazki lehiaketa jarri dute martxan. 2019an ateratako argazki originalak aurkeztu ahalko dira, azaroaren 24a baino lehenago. Gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake parte-hartzaileak.

Argazkiak zaldai@hotmail.com helbide elektronikora bidali behar dira honako datuak gehituta: izena-abizenak, herria, telefonoa, helbide elektronikoa eta argazkiak non eta noiz atera diren.

Sari banaketa Iurretako III. Mendi Astearen barruan egingo da. Irabazleak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak 50 euro. Jasotako argazkiak Zaldai Mendi Taldeko X. urteurreneko erakusketan ikusi ahal izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!