Berdintasunerako Kontseilua eta Hezkidetza Mahaia sortuko dituzte Iurretan

Aitziber Basauri 2019ko api. 1a, 12:42

Iurretako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartu du udalbatzak. Lau ardatzetan banatuta 73 ekintza jasotzen ditu, 2019tik 2023ra bitartean garatzekoak. Berdintasunerako Kontseilua eta Hezkidetza Mahaia jarriko dituzte martxan.

Herritarrei begirako gunea izan gura du Berdintasunerako Kontseiluak, eta "berdintasunerako politiketan eragiteko aukera eman gura die mugimendu feministako eta emakume-elkarteetako kideei bereziki, eta, oro har, gaiarekiko interesa duten herritarrei", udal arduradunek ohar baten azaldu dutenez. Berdintasunagaz lotuta inguruan udalari aholkua ematea eta elkarlanean ekintza puntualak antolatzekoa aukera ere eman gura du Berdintasunerako Kontseiluak, eta  "berdintasunaren alde lan egiten duten eta lan egiteko prest dauden elkarteen arteko elkarlana bultzatzea eta hausnarketarako espazioa izatea" ere lortu gura du.

Hezkidetza Mahaiak ahalbidetuko luke hezkuntza formaleko eragileekin harremana estutzea, koordinazioa hobetzea eta Berdintasunaren gaiaren inguruan lurretako ikastetxeei aholkua eta formazioa ematea, nabarmendu dutenez.

Honako lau arloak ditu ardatz planak: Gobernantza, Emakumeen ahalduntzea, Gizarte antolakuntza erantzunkidea eta Emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko herria izatea. Hainbat helburu jasotzen ditu berdintasunerako planak, 16 guztira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!