Urduliz-Iurretako, lau punturen barruan dago igoera zuzena

Joseba Derteano 2019ko mar. 29a, 12:30

Ohorezko Mailako bi talde onenek elkarren kontra jokatuko dute asteburuan.

Iurretakok Urduliz liderraren zelaia bisitatuko du zapatu arratsaldean. Hiru puntu baino gehiago daude jokoan. Ohorezko Mailatik talde bakarra igotzen da zuzenean eta talde biek tren hori hartu gura dute. Oraingoz, Urduliz lau puntu aurretik dago. Iurretakok alde hori ia ezerezera murrizteko aukera du hiru puntuak batuz gero. Aldiz, liderra nagusituko balitz, zuloa irekiko luke 11 jardunaldiren faltan. Lehen itzulian Larrakozelaian jokatutako partiduan 1-3 nagusitu zen Urduliz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!