Iurretako EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Anboto 2019ko mar. 27a, 20:27

Iñaki Totorikaguena buru duen zerrenda osatzeko "elkarrizketa eta akordioetara iristeko gaitasuna eta kudeaketa ona egiteko prestakuntza eta ilusioa" hartu dira kontutan ohar baten bitartez  azaldu dutenez.

Iñaki Totorikaguena zerrendaburuaren lan taldeko lehenengo postuetan jarraituko dute Zorione Fundazurik, Oskar Kokak eta Itxaso Garamendik. Hautagai berriak izango dira Virginia Rodriguez, Jose Antonio Sagarnaga, Arrate Orobiourrutia eta Divina Gallastegi.

Iurretako EAJk osatutako zerrendak hainbat sektoretako profesionalak hartzen ditu. "Udalerria ezagutzen dutenak eta iurretarren beharrei nola heldu behar zaien ondo baino hobeto dakien lantaldea da. Guztiak jabetzen dira zerbitzu publikoak dakarren erantzukizunaz, eta ilusioz beteta daude iurretar guztien bizitza kalitatea hobetzeko lanari heltzeko", azaldu dute. Zortzi hautagai emakumeak izango direla nabarmendu dute. 

HAUTAGAIEN ZERRENDA:

  1. Iñaki Totorikaguena Sarrionandia
  2. Zorione Fundazuri Urkidi
  3. Oskar Koka Lorente
  4. Itxaso Garamendi Eguren
  5. Virginia Rodriguez Santos
  6. Jose Antonio Sagarnaga Gandiaga
  7. Arrate Orobiourrutia Zenarruzabeitia
  8. Divina Gallastegi Barrutia
  9. Ainhoa Albizuri Bernaola
  10. Julian Gorospe Artabe
  11. Arrate Olano Orbe
  12. Iñaki Gil Gonzalez
  13. Maite Ormaetxea Larrinaga
  14. Jose Luis Ferreria Biritxinaga

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!