Gazte sahararrekin lotutako proiektu batean parte hartzen dabil Eñaut Aiartzaguena iurretarra

Jone Guenetxea 2019ko mar. 23a, 10:00

Eñaut Aiartzaguena Tindufeko kanpamentuetan (Aljeria) egon da egunotan. Gasteizko SEADen lagunen elkarteagaz, Bizkaiko Urtxintxa Eskolagaz eta Arduradun Eskolagaz batera proiektu batean parte hartzen dabil iurretarra.

Saharar kanpamentuetako scoutekin hurrengo urteetara begirako plan estrategikoa diseinatzen laguntzen dabil. "Aiungo eskualdean hezitzaileei formakuntza ematen hasi ginen. Proiektu batzuk bazeuden arren, epe luzerako plana diseinatzeko beharra ikusi genuen".

Murala margotu dute
Aurreko bidaian, lanbide eta formakuntza zentro bateko zuzendariaren familiagaz egon zen Aiartzaguena. "Zentro horretan gazteei lanbideak erakutsi eta lan aukerak eskaintzea dute helburu. Ikastetxeko arduradunaren etxean nengoela, marraztea gustuko nuela esan nion, eta murala margotzeko eskatu zidan", dio iurretarrak. Horma irudia margotzeko espraiak eta material guztia Igorren bizi diren saharar batzuen bidez bidali zituen Aiartzaguenak, furgonetan, kanpamentuetara heltzerakoan material guztia prest izateko murala margotzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!