Lehian eta Mr JL taldeekin jaialdia egongo da Askondon

Aitziber Basauri 2019ko mar. 22a, 11:18
Bilboko Lehian eta Mr JL taldeek joko dute, Askondon

Iurretako Juan Orobiogoitia institutuko ikasleek jaialdia prestatu dute gaurko, ikasbidaia egiteko dirua batzeko.

Askondoko kaleko aterpean izango da jaialdia, 19:00etan. Mr JL eta Lehian taldeen kontzertua egongo da eta, ondoren, Dj Bullek jarriko du musika. Zozketak eta sorpresak ere iragarri dituzte institutuko ikasleek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!