Denboraldiari garaipen bategaz eman dio hasiera CAF Turnkey Enginnering taldeak

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 13a, 13:12
Argazkia: Iñaki Gonzalez de Heredia

20 txirrindularik osatuko dituzte Iurreta Furesa eta CAF Turnkey Enginnering taldeak.

Denboraldia ezin hobeto hasi dute CAF Turnkey Enginnerig taldeko txirrindulariek. Domekan Zaldibarren jokatu zen lasterketan, Amaia Lartitegik eta Julia Sanchezek lehenengo eta bigarren postua lortu zuten jubenil mailan, hurrenez hurren. Kadete mailako txirrindulariek, Iurreta Furesa taldekoek, ostera, zorte gutxiago izan zuten. Jimena de Roari, garaipena lortzeko faboritoetako bati, helmugatik 400 metrora gurpila zulatu zitzaion eta ezin izan zen garaipenarengatik borrokatu. "Kadeteak ondo ibili ziren arren, zortea ez zuten aldeko izan", adierazi du Agustin Ruizek.

Hasi berri dagoen denboraldi honetan, Ruiz jubenilen taldeaz arduratuko da eta Joseba Gorostiza kadeteen taldeaz. Guztira, 20 txirrindularik osatuko dituzte bi taldeak. Ruizen hitzetan, talde indartsuak dituzte eta maila bietan garaipen garrantzitsuak lortu ditzaketela uste du. Hala ere, aurtengo denboraldian taldeko zenbait txirrindulari Euskadiko eta Espainiako selekzioko parte izatea amesten du. "Selekzioetan sartzeak etorkizuna erraztuko die txirrindulariei, bai kirolean, bai ikasketeetan", amaitu du Ruizek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!