Sweet margot, Olatz Salvador eta Gontzal Mendibil Iurretako Auzorik Auzon

Aritz Maldonado 2019ko mar. 12a, 12:28

Hirugarren urtez, hirigunetik urrun dauden auzoetara ekitaldi kulturalak eramango ditu Auzorik Auzo programak.

Amezketa eta San Andres auzoetan kontzertuak egongo dira, estreinakoz. Orozketan ohikoa bilakatu da udaberriko kontzertua. Martxoaren 23an hasiko da Auzorik Auzo, Irati Bilbaok eta Mikel Nuñezek osatzen duten Sweet Margot taldearen kontzertuarekin; Amezketan izango da zuzeneko emanaldia. Apirilaren 6an Olatz Salvadorrek eskainiko du kontzertua Orozketan. Maiatzaren 4an, ostera, Gontzal Mendibil arituko da, San Andresen. 

Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Ostean, luntxa egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!