Zer eskari duzue pentsiodunek?
Alargunentzat pentsioak parekatzea eskatzen dugu, gizonak eduki duen pentsioagaz ez dizulako bizitzeko ematen. Ezintasuna duten emakumeei asistentzia ematea ere eskatzen dugu. Bestalde, zaintzari buruz, amek dena egin izan dugu, eta orain ere egiten dugu, aldea txikiagoa den arren. Lanen ardura ere emakumeok eramaten dugu. Hala ere, gauza askotan pausoak eman direla ikusten dut, aurrera goazela.