Maspeko zebra-bideetan argiteria hobetzea eta hirugarren bat jartzea erabaki dute iurretarrek

Aitziber Basauri 2019ko ots. 27a, 13:16

Aurrekontu parte-hartzaileak bideratu ditu Iurretako Udalak aurten ere, eta herritarrek erabaki dute zertan erabili beraien esku utzitako 50.000 euroak. Diru gehien Maspeko zebra-bideetako argiteria hobetzeko eta beste pasabide bat ipintzeko erabiliko da: 39.700 euro. 

Atzo egin zen aurrekontu  parte-hartzaileen bigarren foroa eta 20 bat lagun batu ziren bertan. Maspe kaleko egitasmoagaz batera beste hiru proposamen lehenetsi zituzten: Orozketan jolasgunea bat jartzeko 4.100 euro bideratzea, Larrakozelaiko instalazioetan markagailu elektriko bat jartzeko 3.100 euro gordetzea, eta, udal kale-izendegiko plakak berrizteko 4.600 euro erabiltzea.

Hirugarren urtez ipini du martxan aurrekontu parte-hartzaileen prozesua udalak, eta bozketako fase erabakiorra gainditu zuten hamar proposamenen artean aukeratu zituzten aipatutako laurak. Modu "oso positiboan" baloratu du ekimena udalak eta datozen urteetan jarraipena izan dezan gura du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!