Udalekuetan izena emateko epea zabaldu du gaur Kimuak aisialdi elkarteak

Aitziber Basauri 2019ko ots. 25a, 15:37

Uztailerako hiru udaleku antolatu dituzte Kimuak elkartekoek. Martxoaren 4ra arte dago zabalik izena emateko epea. Zozketa, martxoaren 6an egingo dute, 19:00etan, Goiuria kulturgunean.

2009tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutilentzat udaleku finkoa prestatu dute Arabako Sarrian (Zuia), uztailaren 11tik 17ra, batetik. Bestetik, 2005tik eta 2008ra bitartean jaiotakoentzat udaleku finko-ibiltaria antolatu dute. Gipuzkoako kostaldean ibiliko dira gaztetxo hauek, uztailaren 1etik 10era bitartean. Azkenik, 2002 eta 2004 bitartean jaiotako gazteek udaleku ibiltarian parte hartuko dute: Iurreta-Amurrio ibilbidea egingo dute uztailaren 1etik 14ra bitartean. Informazioa Kimuak elkartearen webgunean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!